‘Sondikako Udala’ III. Frontenis Txapelketa zapatuan hasiko da

Aikor aldizkaria 2007ko urr. 24a, 15:32
Zapatuan ‘Sondikako Udala’ III. Frontenis Txapelketari hasiera emango diote. Txapelketa Sondikako Udalak antolatzen du eta Hegalariak areto-futbol taldea epailea izango da bertan. Txapelketa urtarrilaren 20an amaituko da eta partidak zapatuetan eta domeketan jokatuko dira goizean. Hala ere, Santu Guztien eta Inmakuladaren zubietan eta Gabonetan ez da partidarik jokatuko. Txapelketan Txorierriko 14 bikotek eman dute izena. Horiek talde bitan banandu egin dira eta talde bakoitzeko lehenengo bikote bi finalaurrekoetara pasatu dira. Torneoko sariak hauek dira: Txapeldunak: trofeoa eta 180 euroko txeke bi. Txapeldunordeak: trofeoa gehi 120 euroko txeke bi. Hirugarrenak: trofeoa gehi 90 euroko txeke bi. Txapelketaren egutegia zein gainontzeko informazioa www.hegalariak.net webgunean kontsulta daitezke.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).