Egitarau zabala izango da martxoan Loiuko liburutegian

Aikor aldizkaria 2008ko ots. 13a, 10:42
Loiuko Udal Liburutegiaren arduradunek ekitaldi sorta zabala antolatu dute martxoan. Hilaren 4an, martitzenaz, herriko emakumeei zuzendutako literatura eta dibulgaziozko bilera egingo dute. Ekitaldia Emakumearen Nazioarteko Egunaren programazioaren barruan dago, eta bertan Toti Martinez de Lezea idazleak eta Sonia Gonzalez Behargintzako berdintasunerako teknikariak hartuko dute parte. Martxoaren 12an, eguaztenaz, Patxi errementaria filma emango dute arratsaldeko 5:30ean. Filma hiru urtetik 6 urtera bitarteko umeentzat da. Eta hilaren 26an, eguaztenaz, ipuin kontalari bat mitologiaz arituko da arratsaldeko 6etatik aurrera. Ekitaldi hori sei urtetik hamabi urtera bitarteko umeei dago zuzenduta. Azkenik, liburu erakusketa egingo dute martxoaren 25etik 28ra bitartean, Zuhaitzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Beste alde batetik, Txorierriko Udal liburutegiek hemendik aurrera poltsak banatuko dituzte liburu asko edo tamaina handiko liburuak eramaten dituzten erabiltzaileen artean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).