Aretxabaletaren txakolinak San Tomas azokaren saria irabazi du

Aikor aldizkaria 2008ko abe. 23a, 15:00
San Tomas azoka urteko garrantzitsuenentarikoa da eta asteburu honetan milaka lagun hartu ditu Bilbon, betiko moduan. San Tomas baserriko produktuen erakuslehio nagusia da eta txakolina dugu euren artean, noski. Txorierrikoa ona omen da, eta azokan agerian utzi du Javier Aretxabaletak egiten duenak, Magalarte txakolinak, alegia. Izan ere, Zamudioko ekoizleak txakolin zuria mailako saria jaso du. Zorionak berari!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).