9 milioi euroko presupuestoa, Derion

Aikor aldizkaria 2010ko ots. 22a, 14:27
Derioko Udalak 2010. urterako aurrekontua onartu du: 9.323.284 euro, orotara. Aurrekontuaren zati garrantzitsua gizarte-gastuetarako zuzenduko da; hala ere, hainbat proiektu ere eramango dute aurrera. Horrela, San Esteban baseliza herrian bertan birkokatuko da, edo Gaziane gunea eta hori eta futbol-zelaia lotzen dituen bidea oinezkoentzat jarriko dira. Eskolan klase gehiago atonduko dira eta Etxebizitzaren Planarekin jarraituko dute. Futbol-zelaian biltegi berriak eraikiko dira, eta lehengo zelaia egokitu egingo da, herriko futbol-taldeen beharrizanei erantzuteko. Herria eta Txorierri bidegorrien bidez lotzeko asmoa du Udalak, eta aurrekontuaren zati bat plan horretara bideratuko da. Era berean, Kultur Etxearen eta igerilekuen lanek aurrera jarraituko dute.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).