Lagatzu Eguna – Euskal Jaia, arrakastatsua beste behin

Aikor aldizkaria 2015ko uzt. 3a, 10:06
Argazkiak: Itxaso Zarate eta Ricardo Gómez “Txiki”
Eguraldi ona, giro ezin hobea eta herriko taldeek parte-hartzea. Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak Lagatzu Eguna – Euskal Jaia ospatu zuen joan den zapatuan eta, aurreko edizioetan bezala, bikain erantzun zuten zamudioztarrek zein beste herrietatik etorritako txorierritarrek. Ekintzak egon ziren egun osoan zehar. Goizean, dragoi bat atera zuten kalejiran eta, horren ostean, 600 lagun baino gehiago batu ziren Bizi gure kulturan abestiaren lipdub-a grabatzeko. Ekintza honetan herriko elkarte guztien ordezkariek hartu zuten parte. Kale-jira-bira-dantza-poteoa egin zuten eta herri bazkarian ere 600 lagun inguru elkartu ziren. Bazkalondoa Taberna Ibiltariak girotu zuen, eszenatokira igo ziren lagun eta taldeen laguntzarekin. Erromeria Trikizio taldearen eskutik izan zen eta jaia gauera arte luzatu zen. Giro ederra egon zen Zamudion goizetik gauera arte, eta Lagatzukoak pozik baino pozago eta hunkiturik irten ziren ekintzatik. Lagatzukoak eta gainontzeko guztiak ere bai.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).