Txorierri etorbidea irailaren 17tik 24ra itxiko da Zamudion, Meadwestvaco enpresaren parean

Aikor aldizkaria 2015ko ira. 9a, 09:00
Zamudioko Udaletik jakinarazi duten moduan, Txorierri etorbidea trafikorako itxiko da irailean, Meadwestvaco enpresaren zamalanetako kaiaren parean. Bidea goizeko 8etatik arratsaldeko 5ak arte egongo da itxita egun hauetan: irailaren 17an, 18an, 19an, 21ean, 22an, 23an eta 24an. Udalak baimena eman dio enpresari bide zati hori bere lanetarako erabiltzeko, aipatutako egunetan eta ordutegian. Ordezko bidea irudian duzue.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).