Inauteri solidarioak antolatu dituzte Loiun

Aikor aldizkaria 2016ko ots. 10a, 18:27
Barikuan, otsailaren 12an, egingo dituzte Alonsotegi plazan, eta bertan batzen den dirua Txorierriko ume batek behar duen tratamendura zuzenduko dute. Ume horrek Rett sindromea dauka, garapen neurologikoaren gaitza dena. Arratsaldeko 6,30ean umeen mozorro desfilea egongo da, eta 19:00etan haiei zuzendutako ikuskizuna. Iluntzeko 8etan, desfile-poteoa egingo da Eingo dantza eta kanta taldearekin. Bestalde, txokolatada, gozokiak eta tarta eskainiko dira euro baten truke, eta herriko gazteek txosna ipiniko dute. Era berean, gaueko 9:30ean saski solidario handi bat zozketatuko da. Txartelak euro batean ipiniko dira salgai. Azkenik, afari-karaokea egingo dute batzokian. Afariak 15 euro balioko du. Ekintza Loiuko Udalak antolatu du, Danontzat eta Loiuko Bakarrak elkarteen laguntzarekin.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).