Menditik patxadaz

Eguzki-erlojuak

t/a: IƱaki Olabarrieta eta Jose Angel Mentxaka 2023ko mar. 13a, 09:00

Denboraren kontzeptua ez da inoiz azaltzen erraza izan. Historian ze­har zibilizazio bakoitzak bere erara in­ter­pretatu du, Einsteinek guztiz be­rrin­terpretatu arte. Baina ez gara horretaz ariko, denboraren neurketaz baino. Giza­kiak beti eduki du denbora neurtzeko be­harrizana. Gaur egun erlojua edo mu­gikorra begiratzea nahikoa dugu, baina be­ti ez da hain sinplea izan. 

Urteak, hilabeteak, asteak, egunak… era­biltzen ditugu denbora neurtzeko; ha­la ere, haietako bat ere ez da zehatza. Ur­teak 365 egun eta “zertxobait gehiago” di­tu, eta “zertxobait gehiago” horrek egu­tegiak aldararazten ditu. Bestalde, hi­labeteak eta asteak Ilargiaren faseetatik hur­bil dauden arren, haiek ere ez dira egun-kopuru zehatzak. Zibilizazio ba­tzuek, gurea tartean, eguzki-egutegiak era­biltzen dituzte; eta beste batzuek, be­rriz, ilargi-egutegiak. Badirudi egunak ere beti berdin iraun behar duela, baina hura ere aldakorra da urtean zehar.

Ordua, bestetik, neurri guztiz artifi­zia­la da. Antzinako egiptoarrek jada 24 or­dutan banatzen zituzten egunak, eta irau­pen ezberdina zuten urteko sasoiaren arabera; antza denez, bertan hasi ziren eguzki-erlojuak erabiltzen. 600. urtean, Gregorio I. aita santuak eliza guztietan er­loju-eguzkiak jartzeko agindua eman zuen, eta 1000. urtearen inguruan ara­biarrak konturatu ziren neurketa asko ho­betzen zela, erlojuan gerizpea ematen duen “makila” Lurraren ardatzarekiko pa­raleloan jarriz gero: orduek edozein sa­soitan eta tokitan ia berdin irautea lortu zen.

Elizetan, jauregietan eta beste eraikin ba­tzuetan zeuden eguzki-erlojuak zer ordu zen jakiteko modu bakarra izan zi­ren urteetan; eguzkia izanez gero, ja­kina. Nahiz eta 1300. urtean erloju me­kanikoak asmatu ziren, XVIII. mendera ar­te ez ziren oso fidagarriak izan: hortaz, eguzki-erlojuak erabiltzen ei ziren erloju me­kanikoak orduan ipintzeko. Handik au­rrera erloju mekanikoak zabalduz joan zi­ren, eta eguzkikoak ordezkatu. 

Bizkaian 80 eguzki-erloju inguru aurki­tu daitezke oraindik. Gehienak elizetako dorreetan daude, baina jauregietan, udale­txeetan eta beste eraikin batzuetan ere topatu daitezke gutxi batzuk; beti he­goaldean. Gehienak harrian grabatuta dau­de, eta gutxi batzuk, pintatuta. Zen­bakiak erromatar edo arabiar erara idatzita egon daitezke. Txorierrin, Lezamako eliza­koa mantentzen da ondo eta eder; Loiukoa, handienetarikoa, nahiko hon­datuta dago, eta Erandiokoa, are gehiago. Beraz, edozein elizatako horman eguzki-er­lojurik balego, eguzkia lagun, begiratu or­dua eta zurearekin egiaztatu. Nolanahi ere, kontuan hartu gaur egun ordua al­datuta dugula eguzkiarekiko: neguan or­dubete eta udan bi ordu.

 

Ibilbide proposamena

Lezaman eguzki-erloju eder bat dugu­nez, bertan hasi eta amaituko dugu 13 ki­lometroko ibilbide eroso hau. Markatuta dau­den bi ibilbide elkartuz egingo dugu: Goi­tioltza eta Dorrea. Markatuta egon arren adi egon beharko da. Herriko plazatik Larrabetzurantz abia­tuko gara espaloitik. Kilometro eta er­dira ezkerreko bidea hartuko dugu, go­rantz eta Goitioltza ibilbidearen markei ja­rraituta. Gora egin, eta bidea amaitu bai­no lehenago, ezkerretara, lurreko pista po­lit bat hartuko dugu: bistaz disfrutatuz Bo­laleku tabernaren ingurura eramango gaitu. Mikel Zarate abade, idazle eta eus­ kaltzaleari eraikitako oroitarria ikusi eta ondoko panelaren azalpenak irakurri os­tean, eskuineko errepidea hartuko dugu Goi­tiol­tzarantz. Txakolinaren herrian ma­has­tiak ezin dira falta, edonon daude. Es­kola zaharretatik –txokoa gaur egun– pa­satuko gara eta ezkerreko bidea hartuko du­gu segidan. Kilometro erdira adi!, kar­tela dago, errepidea utzi eta ezkerrean bi­dezidor bat hartuko dugu. Erdi Arokoa izan daitekeen harrizko zubi eder batetik erre­ka gurutzatu ostean, basotxotik ja­rrai­tuko dugu errepideraino. Eskuinera egin­go dugu, Athleticeko instalazioetatik eta Oxangoiti baserri ederretik igaro, eta erre­pide nagusira helduko gara. 

Nekatuta egonez gero, lasai, hasierako le­kura erraz helduko gara eta; bestela, es­kuinetara egingo dugu. Aurrerantzean, Do­rrea ibilbidearen markei jarraituko die­gu. Kurutzeko ermitara joan-etorria egin ostean, errotondan ezkerreko bi­dea hartuko dugu. Errepidea amaituta, pis­tatik jarraituko dugu eta basotik guar­da-etxeraino helduko gara. Errepidea gu­rutzatu, eta pistatik jarraituko dugu. Une batean, markatuta dago, ezkerretara egingo dugu, eta beti beherantz, lurrez zein asfaltoz, Lezamako erdigunera hel­du­ko gara. Elizara heltzen zarenean, ez ahaz­tu eguzki-erlojuari begirada bat ematea.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).