Menditik patxadaz: Amaiera

Aikor aldizkaria 2024ko eka. 14a, 11:30

2022ko urtarrilean hasi ginen Aikor! aldizkarian “Menditik patxadaz” atala idazten. Hasierako artikuluan proposatu genuen legez, “Ibili bidez bide, baina ibili patxadaz. (...) begiak zabalik, gauzei begiratuz, gelditu behar denean gelditu, aztertu behar dena aztertu, ikusi beharrekoak ikusi”. Horren ostean hilero-hilero “ikusteko” dagoen gai bat aukeratu izan dugu, eta horrekin lotutako ibilbide bat proposatu. Hogeita lau gai ezberdin izan dira, baina gaiak amaituz doaz eta bada ordua atala bukatzeko (?). Patxadaz ibiliz gero, badago zer ikusi eta zer ikasi. Horretarako, informazioa lortu behar da, eta guk ere horixe egin dugu. Gaur egun, Internet daukagu eta gauza asko hortik tiraka jaso ditugu, baina lan landuagoak ere badaude; liburu-sorta interesgarria ikasteko, interesa piztuz gero. Gaur horretaz arituko gara. Nondik jaso dugu artikuluetan agertutako informazio gehiena?

Bunkerrak: EGAÑA, Iñaki [eta beste]. La ofensiva de Mola: Defensa y caída de Bizkaia - 1936 Tomo VI.

Basakortak: REMENTERIA ARRUZA, Daniel; QUINTANA PEÑA, Roberto. Los seles de Urdaibai. Paisaje, cultura y etnografía.

Gotorleku karlistak: ANTOÑANA, Pablo. Noticias de la segunda guerra carlista y otros textos. MONTERO, Manuel; VILLA, Imanol. Las batallas de Zumalacárregui. Aciertos y limitaciones de un lider militar legendario.

Erromaniko aurreko leihoak: BFA-DFB. Erdi Aroko artea - Bizkaia.

Karobiak: HIDALGO, Juanjo. Hacer cal, un trabajo de vecindad. AVNIA, 22. zenbakia.

Elur-zuloak: MANTEROLA, Ander; ARREGI, Gurutzi; GARCIA MUÑOZ, Jose Ignacio. Bizkaiko elurzuloak. BFA-DFB.

Galtzadak: YANIZ, Santiago. Rutas por calzadas y caminos históricos. Euskal Herria, 21. zenbakia. (Sangiago Yaniz).

Zuhaitz bereziak, mitikoak eta apartekoak: NIÑO RICOI, Henrique. Guia de árboles. Especies habituales y emblemáticas. EH aldizkaria.

Mundu megalitikoa: BOLT, Jacques. Montaña y prehistoria vasca. PEÑALVER, Xabier. Dolmenes, cromlech y menhires - Guia básica del megalitismo en Euskal Herria.

Garaiak edo garaixeak: BFA-DFB. El hórreo de Ertzilla.

Erromanikoa: PLAZAOLA, Juan. Historia del Arte vasco.

Eguzki-erlojuak: BFA-DFB. Bizkaiko eguz-ki-erlojuak.

Dorretxeak: GONZALEZ GATO, J. Aitor. Guía de las torres de Bizkaia.

Errotarriak: www.zuia.eus. CASTRO, Javi; ETXEBARRIA, Esteban; GARCIA URIBE, Iñaki; LOPEZ, Luiso. Gorbeiako Parke Naturaleko errotarri harrobiak.

Kastroak: YANIZ, Santiago. Excursiones a castros, fortificaciones y recintos de guerra. EH aldizkaria.

Hilarriak: AZKARATE GARAI-OLAUN, Agustín; GARCIA CAMINO, Iñaki. Euskal Herriko erdi aroko hilarri eta inskripzioak (VI-XI mendeak).

Kirikiñausiak: ORTIZ de ZARATE, Carlos. Gorbeia. Paisajes y leyendas. Hainbat aldizkari.

Egurrezko elizak: AFA-DFA; BFA-DFB; GFA-DFG. Ars Lignea. Zurezko elizak Euskal Herrian.

Mundu rupestrea: SAEZ de URTURI, Francisca. Cuevas artificiales de Alava. AFA-DFA.

Loberak: GUTIERREZ ANGULO, Jose Mari. Loberas, vestigios de una lucha milenaria. AVNIA, 7. zenbakia. D. BOZA; Moisés. El Trampeo y demas artes de caza tradicionales de la Peninsula Ibérica.

Trenbide zaharrak: MENTXAKA, Jose Angel. Lezamatik Bilbora trenbide zaharretik. Aikor!, 6. zenbakia. OLAIZOLA ELORDI, Juanjo. Vasco Navarro trena eta 1894-1994 Bilbotik Lezamarako trenbidearen 1 mendeurrena.

Gazteluak: SAGREDO, Iñaki. Navarra. Castillos que defendieron el Reino. MERINO, Esther. Rutas montañeras a castillos medievales. Sua. Euskal Herria, 45. zenbakia.

Armarriak: de IBARRA y BERGÉ, Javier. Escudos de Vizcaya. Merindad de Uribe.

Burdinolak: CALLE ITURRINO, Esteban. Ferrerias vascas. GFA-DFG. Burdina. ORUE-ETXEBARRIA, Xabier [eta besteak]. Historia del hierro en Bizkaia y su entorno. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea.

Beraz, gaietan sakondu nahi duenak badu nondik tiratu. Guk gure aldetik jarraituko dugu "Menditik patxadaz" atal honekin, baina hemendik aurrera gai berezietan gabe ibilbide interesgarrietan ardaztuko gara. Zeren badago "zer ikusi eta zer ikasi", menditik patxadaz ibiliz gero.



 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).