Eusko Jaurlaritzak 32 enpresa berritzaile hartu ditu aintzat Zamudion

Aikor aldizkaria 2021ko aza. 19a, 12:12

Guztira, 345 enpresak hartu dute parte SPRI Taldearen eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Hazinnova programan. Horren haritik, Eusko Jaurlaritza jardunaldiak antolatzen ibili da, enpresei akreditazioak banatzeko, eta azkena Zamudion, Teknologia Parkean, egin zen atzo. Enpresek berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri dituzte produktuetan eta negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) eta horiei esker, emaitza hobeak lortu dituzte.Eta hori, hain zuzen ere, aitortzen du akreditazioa. 

“Topaketen helburua da Enpresa Txiki eta Ertain (ETE) bakoitzari aurrez aurre eskerrak ematea eta berrikuntzaren euskal ekosisteman sartu direla egiaztatzea. Enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren alde egin duten lana funtsezkoa izan da Euskadi lehen aldiz berrikuntza-indizean Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik egon dadin (103,6 EBko 100 aldean), Eskualdeko Berrikuntzaren Taula 2021 delakoaren arabera. Lurralde gisa lortu den berrikuntza maila alturaren aitortza hau Euskal enpresek egiten duten lan handiaren ondorio da, Hazinnovako programan parte-hartu duten ETEak bezala, besteak beste”, adierazi du Eusko Jaurlaritzak prentsa-oharrean.  

Hauek dira akreditazioa jaso duten enpresak: Conservas La Gaviota, Hijos de José Serrats, Segurilight Señalización, Eguibaso, Asesores de Organización y Sistemas de Informáticos, Coplasem, Iexce, P3RSEUS Ciberseguridad, Serviazua, Delicass Sociedad de Alimentación , Auxmat, Ferroloiu , Mendiguren y Ugarte, Helados Italianos Gelati Gelati, Conservas Cusumano, Agricultura Creativa 2015, Aguirrezabal Hnos., Bolsas Castresana, Boutique Gure Ogia, Casting of Facilities, Utilities & Diversity, Equipel Electricos, Industria de Seguridad Baus, Inser Robótica, Patkris 2014, Química de Munguia, Suministros Urrutia, Europea de cintas , Eynorte, Biolan Microbiosensores, Gobesa, Ingenersun eta Sogecar.

Jardunaldian, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova zerbitzuaren, SPRIren eta Innobasqueren ordezkariak egon ziren, baita aholkularitza eman duten tokiko eragileak ere: Egaz Txorierri, Energiaren Clusterra, ASLE, Munguialdeko Behargintza, Bilboko Merkataritza Ganbera, Bermeoko Behargintza, Aclima, Elikaduraren Clusterra, FVEM. Besteak beste, hauek aritu ziren ekitaldian: Estibaliz Hernáez, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea; Leire Bilbao, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia; Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari nagusia eta  Alejandro Loustaunau, Egaz Txorierriko gerentea.

 

Hazinnova 

Hazinnova doako aholkularitza zerbitzua da, enpesa bakoitzari lana antolatzeko edota produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzera bideratuta. Programa berrikuntzan hasten ari diren enpresei dago zuzenduta; proiektu puntualetan (50 orduko aholkularitza), denbora mugatuan zehar (3 hilabete) eta bere jarduera-eremuan eragin handia duten proiektuetan dihardu. Finantzazia % 100ekoa da, aldez aurretik dagokion lizitazio publikoa lortu duten aholkularitza enpresen artean egindako hautatutako aholkulariari ordainduz. Hazinnovaren bigarren edizioan parte-hartzeko deialdia zabalik egongo da abenduaren 2ra arte.  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).