uzt 09 Derio
Enpresak bere hazkunde plan estrategikoan biltzen du 2026ra arte egingo dituen inbertsioak, tartean Parke Zientifiko eta Teknologikoan pixkanaka eraikitzen ari den eraikin berria, bere “egoitza global berria” izango dena.
mar 27 Larrabetzu
Politeknika Txorierriren eta Larrabetzuko Udalaren eskutik, lan-munduan sartzeari buruzko bi saio egingo dira 16 urtetik gorako pertsonentzat. Lehenengoa martxoaren 31n izango da eta hurrengo gaiak jorratuko dituzte: lana bilatzea, curriculuma eta lan-elkarrizketa. Bigarren saioa, bestalde, apirilaren 2an egingo da eta hizpide izango dituzte kontratu-motak, nominak eta langileen eskubideak. Saioak 17:30etik 19:30era egingo dira ludoteka gaineko solairuan. Izena emateko, mezua bidali behar da alkatetza@larrabetzu.eus helbide elektronikora.