Maiatza musikala. Maiatzaren 25ean, 19:30ean, Andra Mari elizan.
Kaleko musika jaialdia. Maiatzaren 25ean eta 26an, 20:00etatik aurrera.
“Euskaraz irakurri, gozatu eta oparitu” kanpaina. Martxoaren 12tik maiatzaren 31ra arte, Lagatzu euskara elkartearen eskutik.
Ume eta gazteentzako uda programan izena emateko epea: maiatzaren 7tik 25era, Anguleri kultur Etxean.
Udal tailerrak. Maiatzaren 9tik 25era, Kultur Birikan.
Uda programan izena ematea: maiatzaren 14tik 25era, liburutegian.
Margogintza ikastaroko umeen lanak. Maiatzaren 16tik 29ra, Erakusketa Aretoan.
Multiabentura Huescan. Maiatzaren 25etik 27ra. Izena ematea: maiatzaren 6a baino lehen, kiroldegian.
Garmitxa elkartearen aldeko asteburu solidarioa. Futbol 7 Txapelketa, kimu mailan. Maiatzaren 25ean eta 26ean; Beteranoen arteko futbol triangularra: Athletic, Bizkaiko Selekzioa eta Uritarra. Maiatzaren 27an, goiz-eguerdian.
Gaur hasiera emango diote “Sondika Musika” ekimenaren hirugarren edizioari. Olagüe abesbatza taldea eta Txuma Olagüe abesbatza kalejiran irtengo dira 20:00etan Batzokitik, eta Pentagrama kultur elkarteak kontzertua eskainiko du 21:00etan, Miren eta Juantxu taberna ondoan.