Peña Karria. Maiatzaren 18an, 08:30ean, Herriko plazan. Gailur mendi taldeak antolatua.
Balkoi Apainduen Lehiaketa: loreak banatzea. Maiatzaren 18an, 10:00etatik 14:00etara, Bidekoetxe parkean (eguraldi txarra egiten badu, frontoian).
Umeentzako tailer zientifikoa. Maiatzaren 18an, 11:30ean, liburutegian.
Herrialdeen arteko kontzertua: Ipar Alde abesbatza eta Txorbela otxotea. Maiatzaren 18an, 20:00etan, San Isidro elizan.
Aurreko urteotan legez, Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak bat egin du Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainarekin. Ekintza Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du hamahirugarren aldiz eta euskaraz irakurtzea sustatzea du helburu. Maiatzaren 31ra arte egingo da.
Urdaibai. Ekainaren 2an, 09:00etan, eskolan. Izena ematea: maiatzaren 29ra arte, liburutegian. Prezioa: 3 euro.