Domekan, apirilak 24, pala-partidak izango dira Larrabetzuko frontoian 12:00etatik aurrera. Alde batetik, Necolek eta Alkortak osatutako bikotea arituko da Madariagak eta Urrutiak osatutakoaren kontra; bestetik, Fustok eta Ruizek jokatuko dute Gaubekaren eta del Rioren aurka. Sarrerak sei euro balioko du. Partidak Bizkaia Open Internacional Txapelketaren baitan jokatuko dira.
Marrazkigintza eta pintura udal-tailerren lanak. Apirilaren 1etik 28ra, liburutegiko erakusketa-gelan.
Tai Chi. Apiriletik urrira, eguaztenetan eta eguenetan, 11:15etik 12:15era. Izena ematea, Kultur Birikan.
Argazkigintzan hastea. Apirilaren 5etik 28ra, 19:00etatik 21:00era, Kultur Birikan. DATek eta udalak antolatua.
Uda Ludogazte egitasmoaren ekintzetan izena ematea: maiatzaren 9ra arte, udal-webgunean. Multiabentura bidaia (5 egunekoa), Sopuerta Abentura, Kayak eta Big Sup.