Eskolako umeek komiki-tailerra izango dute apirilaren 25ean eta 29an, Eñaut Aiartzaguenaren eskutik; eta idazketa-tailerra, apirilaren 27an, Yolanda Arrietak gidatuta. Hilaren 28an, 19:00etan, eta Literaturaz Berbetan egitasmoaren baitan, solasaldia egongo da Irati Jimenezekin. Hizpide bere azken lana edukiko dute: Begiak zabalduko zaizkizue.
Bestalde, apirilaren 29an liburutegia plazara aterako da arratsaldean, eta 21:00etan Anarik kontzertua egingo du Hori Bai gaztetxean. Sarrerak eskatzeko, kulturbilgunea@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da; gehienez sarrera bi hartu ahalko dira pertsonako. Azkenik, apirilaren 30ean, 19:30ean, Etxepare, jalgi hadi batura errezitala egongo da Xabier Amurizaren eskutik.
Aipatutakoez gainera, norbaitek euskarazko libururik emateko badu, hori Anguleri kultur etxera eraman dezake apirilaren 27ra arte.