Domekan, apirilak 24, pala-partidak izango dira Larrabetzuko frontoian 12:00etatik aurrera. Alde batetik, Necolek eta Alkortak osatutako bikotea arituko da Madariagak eta Urrutiak osatutakoaren kontra; bestetik, Fustok eta Ruizek jokatuko dute Gaubekaren eta del Rioren aurka. Sarrerak sei euro balioko du. Partidak Bizkaia Open Internacional Txapelketaren baitan jokatuko dira.