Scattergories. Apirilaren 21ean, gaztetxean.
“Aittu!... eta esperientziak ezagutu” da 16 urtetik 30 urtera bitarteko gazteentzako hitzaldien multzoa, eta sustatzaileen artean Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea dago. Hitzaldien helburua da gazteentzat interesgarriak diren gaiak sakontzea eta gazteak inspiratzea. Aurtengo lehen hitzaldia barikuan, apirilak 21, egingo da online 12:30ean, www.aittuhitzaldiak.eus webgunean. Lander Unzueta streamer-ak eta Game Erauntsiko kideak azalduko ditu, besteak beste, gamer eta streaner izatea zer den, bideo-jokoen onurak zeintzuk diren eta euskaraz zein bideo-joko dauden. Hamabost minutuko hitzaldia izango da.
Apirilaren 21ean, barikuan, Tasio Martinek hitzaldia emango du Zamudion, Kultur etxeko gimnasia gelan, 19:30ean. Iazko udan, Martin Indiako Himalaian ibili zen, Zanskar haranean esplorazio-alpinismoa egiten. Bertan, Txoria-Txori izeneko bidea ireki zuen Marc Torallesekin batera. Berbaldiaz gainera, horren inguruko bideoa ere emango da. Lagatzu euskara elkarteak eta Arroeta mendi taldeak antolatu dute hitzaldia.
Juan Luis Goikoetxea Arrietak eta Udane Goikoetxea Bilbaok Geldoko koplak liburua aurkeztuko dute barikuan, apirilak 21ean, Marikobaso Espazioan, Derion. Lan horretan, geldoztarren bizimodua eta jakituria jaso dituzte eta, besteak beste, gogora ekarri dituzte kaminoaren gainean egineko koplak, Indalecio Prieto auzoan ezkutatu izana eta 1936ko guda. Aurkezpena 19:30ean izango da, Tximintx komunitateak antolatuta.
Bizkargi dantza taldeak plazako dantzen ikastaroa antolatu du datozen hiletarako. Guztira bost saio egingo dira: urtarrilaren 20an, otsailaren 24an, martxoaren 17an, apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an. Hamahiru urtetik gorako lagunentzako ikastaroa da eta esandako egunetan egingo da 18:00etatik 19:30era. Ikastaroak 30 euro balio du; 20 euro, bazkideentzat. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 644 166 034 eta info@bizkargidantzaelkartea.eus.
Udal-ikastaroetan izena ematea, apirilean, 944 535 171 telefono-zenbakira deituta.
Liburuaren Eguna ospatzeko, apirilean liburuen rallya egingo dute Zamudioko liburutegian. Erabiltzaileek hainbat liburuetako aipuak topatuko dituzte liburutegian, eta asmatu beharko dute zein liburutakoak diren. Asmatzen dutenen artean 40 euroko txartelak zozketatuko dituzte, Zamudioko liburu-dendan gastatu ditzaten. Gazteentzako eta helduentzako ekintza da.
Ikastaroetan egindako margolanak: apirilaren 3tik 28ra, erakusketa-aretoan.
Balkoi apainduen lehiaketa. Izena ematea: apirilaren 17tik 28ra, liburutegian.
Liburuaren Eguna ospatzeko ekitaldiak: apirilaren 21etik 27ra.
Herri-ortua. Apirilaren 21ean eta 22an, 18:00etan, Gaztestazioan. Izena ematea: apirilaren 20ra arte.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |