Tasio Martin urduñarra da, baina azken urteotan Katalunian bizi da. Mendizale gaztea izan arren, eskarmentu handia du. Gurasoak, Yolanda Martin eta Joseba Elorrieta, mendizale peto-petoak dira eta Gorbeiako aterpea zaintzen dute. Yolanda, esate baterako, munduko zortzimila guztiak egin dituen emakume bizkaitar bakarra da.