Bizkargi dantza taldeak plazako dantzen ikastaroa antolatu du datozen hiletarako. Guztira bost saio egingo dira: urtarrilaren 20an, otsailaren 24an, martxoaren 17an, apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an. Hamahiru urtetik gorako lagunentzako ikastaroa da eta esandako egunetan egingo da 18:00etatik 19:30era. Ikastaroak 30 euro balio du; 20 euro, bazkideentzat. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 644 166 034 eta info@bizkargidantzaelkartea.eus.
Apirilaren 27an, 18:30etik 20:30era, eta maiatzaren 7an, 10:00etatik 14:00etara, batukada-tailerrak izango dira Lezamako Uribarri Topalekuan, Silvia Palumbo Argentinako kantautoreak eta aktibista feministak zuzenduta. Tailerrak antolatu ditu Moreak Lezamako talde feministak bertako udalaren laguntzarekin, eta izena ematea berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzita egin behar da.