Zorribike txirrindularitza elkarteak antolatuta, maiatzaren 14an egingo da Lezamako Burdin Hesia XCO Zirkuitua. Hori da Green Series XCO lehiaketa-proba, zirkuitu olinpikoaren modalitatekoa, eta bertan 300 lagun inguruk parte ohi dute hainbat kategoriatan banatuta. Aurtengo saioak nobedadea dakar, izan ere, lehenengo aldiz egingo da Elorritxuetan; irteera eta helmuga bertako aparkalekuan ipiniko dira.
Pala txapelketa feminista. Maiatzaren 14an, 10:00etan, frontoian.
Uda programan izena ematea. Maiatzaren 8tik 19ra, liburutegian.
Uda programan izena ematea. Maiatzaren 8tik 19ra, Anguleri kultur etxean.
Maiatza musikala. Maiatzaren 8an, 18:00etan, Anguleri kultur etxean; hilaren 10ean, 17:30ean, Angulerin; hilaren 13an, 19:30ean, Andra Mari Kultur Etxean; eta hilaren 26an, 19:00etan, Andra Mari elizan.
Bizkargi dantza taldeak plazako dantzen ikastaroa antolatu du datozen hiletarako. Guztira bost saio egingo dira: urtarrilaren 20an, otsailaren 24an, martxoaren 17an, apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an. Hamahiru urtetik gorako lagunentzako ikastaroa da eta esandako egunetan egingo da 18:00etatik 19:30era. Ikastaroak 30 euro balio du; 20 euro, bazkideentzat. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 644 166 034 eta info@bizkargidantzaelkartea.eus.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |