Azken Barikuak kontzertu-sailaren baitan, musika-emanaldi bat antolatu ohi da hilabetero, Lezamako Oxangoiti tabernan. Hil honetan, berriz, ekintza bi izango dira barikuan, maiatzak 26: bertso-poteoa eta erromeria. Bertso-poteoa 20:00etan hasiko da eta Onintza Enbeitak eta Arkaitz Estiballesek hartuko dute parte. Erromeria, bestalde, 22:30ean hasiko da Kittu taldearen eskutik.
Maiatza musikala. Maiatzaren 8an, 18:00etan, Anguleri kultur etxean; hilaren 10ean, 17:30ean, Angulerin; hilaren 13an, 19:30ean, Andra Mari Kultur Etxean; eta hilaren 26an, 19:00etan, Andra Mari elizan.
Maiatzaren 26tik 29ra bitartean Pazko jaiak ospatuko dabez Zamudion. Gustu eta adin guztietako ekintzak antolatu dira, eta zamudioztarrek eta bisitariek gozatu ahalko dabez, besteak beste, musika-saioak, gastronomia-txapelketak eta umeentzako jolasak.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |