Azken Barikuak kontzertu-sailaren baitan, musika-emanaldi bat antolatu ohi da hilabetero, Lezamako Oxangoiti tabernan. Hil honetan, berriz, ekintza bi izango dira barikuan, maiatzak 26: bertso-poteoa eta erromeria. Bertso-poteoa 20:00etan hasiko da eta Onintza Enbeitak eta Arkaitz Estiballesek hartuko dute parte. Erromeria, bestalde, 22:30ean hasiko da Kittu taldearen eskutik.