Barikuan, ekainak 2, Udaberriko kontzertua izango da Sondikako San Joan Bautista elizan, Txuma Olagüe abesbatzak antolatuta. Musika-emanaldia 19:45ean hasiko da eta Sondikako abesbatzarekin batera kontzertuan parte hartuko dute Itxartu abesbatzak (Algorta) eta Altzaga abesbatzak (Erandio).
Boxeo-emanaldia. Ekainaren 2an, 20:00etan, kiroldegian. Zamudio Boxeo Taldeak antolatua.
Uda Gazten izena emateko epea: ekainaren 1etik 11ra, Gaztestazioan.