Udaberriko kontzertua, Txuma Olagüe abesbatzaren eskutik

Aikor aldizkaria 2023ko maiatzaren 30a

Barikuan, ekainak 2, Udaberriko kontzertua izango da Sondikako San Joan Bautista elizan, Txuma Olagüe abesbatzak antolatuta. Musika-emanaldia 19:45ean hasiko da eta Sondikako abesbatzarekin batera kontzertuan parte hartuko dute Itxartu abesbatzak (Algorta) eta Altzaga abesbatzak (Erandio).