Udako geldialdiaren ostean, Azken Barikuak kontzertu-saila itzuliko da bihar, irailak 29, Lezamara. Oxangoiti kultur elkarteak antolatuta, reggae festa izango da Revolutionary Brothers taldearen eskutik. Gainera, King Konsul dj-ak musika ipiniko du kontzertu aurretik eta ondoren. Festa 18:00etatik aurrera izango da Oxangoiti tabernan.
Lauroetako jai-batzordeak prest du San Migel jaietako egitaraua, asteburuan herritarrek ederto pasatu dezaten. Besteak beste, txapelketak, bertso-saioa, mendi-ibilaldia, umeentzako jolasak, musika eta hitzordu gastronomikoak izango dira Loiuko auzoan.
Garrasia Sondikako talde feministak `Sondika feminista´ egitaraua antolatu du irailerako eta urrirako, eta ekintzaz beteta etorriko da. Horrela, bihar bertan, irailak 20, sexu-hezkuntza tailerra izango da Arrate Sanikolas sexologoaren eskutik, 19:00etan, Kultur Areto In.
Barikuan, irailak 22, San Migel jaiak hasiko dira Derion, eta, ohikoa denez, jai-batzordeakauzotar eta herritar guztiek gozatzeko moduko jai-egitaraua antolatu du. Urriaren 1era artehainbat ekintza izango dira bertan, hala nola musika, gastronomia-lehiaketak eta mozorroak.