Garrasia Sondikako talde feministak `Sondika feminista´ egitaraua antolatu du irailerako eta urrirako, eta ekintzaz beteta etorriko da. Horrela, bihar bertan, irailak 20, sexu-hezkuntza tailerra izango da Arrate Sanikolas sexologoaren eskutik, 19:00etan, Kultur Areto In.
Urriaren 1ean, bestalde, Mirari Martiarenaren eta Idoia Torregarairen Luze eta motz antzezlana ikusteko aukera egongo da 18:30ean, Sondikako Kultur Etxean. Juncal Alzugaray fisioterapeutak gidatuta, bi tailer izango dira Kultur Aretoa In. Lehena urriaren 24an, 18:30ean, izango dira eta bertan menopausia izango dute hizpide. Bigarrena, hilaren 26an, 18:30ean, izango da eta haurdunaldiaz eta erditu ondorengoaz mintzatuko dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).