Sanmigelak prest Derion

Aikor aldizkaria 2023ko ira. 20a, 13:09

Barikuan, irailak 22, San Migel jaiak hasiko dira Derion, eta, ohikoa denez, jai-batzordeak
auzotar eta herritar guztiek gozatzeko moduko jai-egitaraua antolatu du. Urriaren 1era arte
hainbat ekintza izango dira bertan, hala nola musika, gastronomia-lehiaketak eta mozorroak.

Irailak 22, barikua
19:00 Txosnak zabaltzea.
19:30 Kalejira eta deabruaren jaitsiera, Txipirones fanfarreak girotua.
21:00 Pregoia eta txupina.
21:30 Talo eta txorizoa.
00:00 Erromeria: Akerbeltz.
Dj Jonkass.


Irailak 23, zapatua
10:00 Traka.
11:30 Gastronomia-txapelketak.
13:00 Pandemonium Sound festibala.
14:00-14:30 Kazolak aurkeztea.
15:00 Herri-bazkaria eta oso traka indartsua.
17:00 Dj Edu + Dj Tara.
Sariak banatzea eta koktelak.
20:00 Katxiolinpiadak.
00:30 Atlantida orkestra.
Dj Porty.

Irailak 24, domeka
10:00 Traka.
12:00 Txosnak zabaltzea.
12:30 Dantzak, Lainomendi dantza-taldearen eskutik.
17:00 Furor.
19:00 Dantzaldia: Sua Duo.
20:00 Jubilatuentzako kopaua.

Irailak 28, eguena
17:00 Umeen mozorro lehiaketa.
18:00 Xaibor diskofesta.
Irailak 29, barikua
19:00 Joselontxos txaranga txosnetan.
20:00 Txitxi-burruntzia.
22:30 Gala afaria.
00:00 Kanpai-hotsak.
Dj Edu + Dj Alain.
02:00 Montaditoak.

Irailak 30, zapatua
10:00 Traka.
14:00 Indaba-jana.
15:00 Postrea.
16:00 Bingo berezia.
20:00 Play-back lehiaketa.
00:30 Vulkano orkestra.
Dj Porty.

Urriak 1, domeka
10:00 Traka.
12:30 Umeentzako marrazki-lehiaketa.
13:00 Bermuta.
15:30 Jai-batzordearen bazkaria.
17:30 Konpartsen joko olinpikoak.
19:00 Jaietako argazkiak eta bideoak.
19:30 Txokolatada.
20:00 Sariak banatzea eta jaiak amaitzea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).