Ekainaren 28an, 09:00etatik 15:00etara, Mundutik Txorierrira Futbol 5 Txapelketa jokatuko da Lezamako kiroldegiko futbol-zelaian. Bailaran bizi diren hainbat nazionalitatetako gazteen eta bertoko gazteen arteko topaketa izango da, 16 urtetik 29 urtera bitarteko gazteentzako ekintza hain zuzen ere. Taldeak osatzeko, gazteak nahastuko dira, eta talde bakoitzak koloredun kamiseta bat jantzita jokatuko du. Izena ematea hemen egin behar da. Izena eman ostean jakinaraziko da zein kamiseta jantzi behar den. Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako ekintza da.
Olarreta pilota-elkarteak eta Larrabetzuko Udalak 14 urtetik gorako lagunentzako txapelketa antolatu dute: Palatenis txapelketa herrikoia. Izena ematea, gaurtik, ekainak 18, ekainaren 25era arte egin daiteke 675 703 106 telefono-zenbakira watsapp mezua bidalita. Gutxienez bikotekideetako bat larrabetzuarra izan behar da, eta federatuta egon. Izena emateak 30 euro balio ditu bikoteko, eta prezioaren barne daude kamisetak. Txapelketa ekainaren 27an hasiko da, eta finala uztailaren 11n jokatuko da.