Mundutik Txorierrira Futbol 5 Txapelketa

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 17a, 11:34

Ekainaren 28an, 09:00etatik 15:00etara, Mundutik Txorierrira Futbol 5 Txapelketa jokatuko da Lezamako kiroldegiko futbol-zelaian. Bailaran bizi diren hainbat nazionalitatetako gazteen eta bertoko gazteen arteko topaketa izango da, 16 urtetik 29 urtera bitarteko gazteentzako ekintza hain zuzen ere. Taldeak osatzeko, gazteak nahastuko dira, eta talde bakoitzak koloredun kamiseta bat jantzita jokatuko du. Izena ematea hemen egin behar da. Izena eman ostean jakinaraziko da zein kamiseta jantzi behar den. Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako ekintza da.