Palatenis txapelketa herrikoia antolatu dute Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 18a, 10:06

Olarreta pilota-elkarteak eta Larrabetzuko Udalak 14 urtetik gorako lagunentzako txapelketa antolatu dute: Palatenis txapelketa herrikoia. Izena ematea, gaurtik, ekainak 18, ekainaren 25era arte egin daiteke 675 703 106 telefono-zenbakira watsapp mezua bidalita. Gutxienez bikotekideetako bat larrabetzuarra izan behar da, eta federatuta egon. Izena emateak 30 euro balio ditu bikoteko, eta prezioaren barne daude kamisetak. Txapelketa ekainaren 27an hasiko da, eta finala uztailaren 11n jokatuko da.