Aikorrizketan beste behin.
Testua: Juan Luis Goikoetxea
Irudia: Aritz Alabaizar
î ºEgun on Zipiri!
î ºHalan ekarri Luki!
î ºAtara eidak akeita bero-beroa.
î ºZuri be, Txori, akeita?
î ºNiri kafea Zipiri, ze kafea berbea Etiopiako Kaffa lurraldetik ei dator.
î ºBa, akeita berbea politagoa da Txori.
î ºBai Luki? Euskaltzaindiak holan dakar: AKEITA g. g. er. “kafea”, erakusteko hitz hori gitxi erabilia dala.
î ºBa, nik akeita berbea gurago dot kafea baino.
î ºEta gero kafeina terminoa, kimikakoa zelan esan, Luki?
î ºKimikarako kafeina da berba egokia, baina tabernara sartuta honi Zipiriri beti eskatzen deutsat: Niri betikoa: akeita, txolea eta txokorra!
î ºTabernako zerbitzaria erdalduna bada, ulertuko deutsu Luki?
î ºEz deustie ulertzen kafe bi eskatuta bere.
î ºZelan ez?
î ºEz, Txori, kafe bi eskatu eta kamareruak: “No entiendo”.
î ºEz daki, Luki, kontetan be hala?
î ºEz, antza. Eta 10eraino kontatzen ez dakiena ez da euskalduna, bakoa da.
î ºZer da bakoa Luki, baskoa esan gurako dozu?
î ºEz, baskoa ez, bakoa; buru bakoa, bururik ez daukana, burumotza; hori da bakoa. Ez da berba dotorea ala?
î ºBai, bada Luki, dotorea da. Halanda guzti, lehengora joanda, ez da egokia berbak asmatzen hastea –txolea eta txokorra lakoak- ze, Azkue jakintsuak hiztegiko sarreran dakarrenez, behin Tiberio enperadoreak oker bat egin eban latinez, eta Marcelo gortesauak txarto egoala esan eutsan; Capitok, ostera, ondo egoala ze, txarto esana bazan be, enperadoreak esatea nahiko zala ondo egoteko. Orduan, Marcelok erantzun eutsan: Zuk Zesar, emon zeinskio hiritartasuna pertsona bati, baina ez berba bati.
î ºNik ez dot enperadore izan nahi Txori. Ni pozik zeugaz hamen Zipiriren kafetegian egunero akeita hartu ezkero.
î ºAgur! Zipiri, bihar be niri kafea atara eta Lukiri akeita.
î ºBai, Txori, zueri edozer, zuek etxekoak zarie!