mai 22
Txorierri
Txundituta uzten naute Napoleonen garaiko batailek, non uniforme koloretsuak dituzten soldaduek, lerro paraleloetan eta aurpegira begira, tiro desarrak botatzen dituzten elkarri liturgia hilgarrian. Lehen Mundu Gerrako metrailetek, taktika horiekin amaitu zuten, eta nahiz eta gerrara doazen gixajoak betikoak izan, egun, armadek kolpeen hartu emana ekiditen dute aire zein komando ekintza kirurgikoagoen mesedetan. Teorian, norberaren bajak gutxiago izango dira, beraz, lortutako helburuak salgarriagoak, komunikabide eta sareak ere bataila eremu baitira. Ah! Eta, bide batez, albo-kalteak ere, ustez, mugatuagoak.