urr 21
Txorierri
Tropaeolum majus L. Jatorriz Hego Amerikakoa da, XVII. mendean sartu zen Europan, eta berehala zabaldu zen bere laborantza, batez ere landare apaingarri gisa. Landare igokaria da, eta benetako alfonbrak sortu ditzake okupatzen dituen eremuetan. Zenbait lekutan inbaditzailea ere izan daiteke, bertako flora lekuz aldatzen baitu. Hostoak biribilduak dira, 15 zm-ko diametrorainokoak eta berde kolorekoak dira, horixka puntuekin. Loreak handiak dira, laranja kolorekoak.