Anekdotea, “Indalecio Prieto Geldoetan” izenburuagaz kontatzen dau Juan Luis Goikoetxeak
Euskaldunaren Anekdotak II argitaratu barri dauan bere liburuan. Maisutasunez beste behin be, eta kasu honetan, ganera, anekdota historikoa eta “musikala” batu, afinatu eta atondu dau.
(…) Zu, irakurle, Deriotik Geldora bazoaz –Geldo izatez Zamudioko auzotegia da– metalezko seinalea topauko dozu Geldos dinoana. Geldos hori ez da Geldos, da Geldo edo Geldoeta. Oker idatzita da¬go. Ba, bide hori Deriotik Geldoetara doana Indalecio Prieto sozialisteak egina da, Errepublikan behin baino sarriagotan ministro iza¬nak. Tira, egin egin Prietok…, ulertzen deustazu!
Prieto Bilbon be bizi izan zan; diputadu be aukeratu eben: baita Bilboko “El Liberal” egunkariko buru be. Ba, Prieto ministro izan baino arteko sasoian, gordeta euki eben Geldoetan kartzelara eroan ez egien. Gorde eben lehenengo Txosnan, gero Deurika baserrian eta azkenik Bustamantenean. Geroagoetara, kaminoa egin eutsien geldoztarrei Prieto ezkutauta eukitearrik. (…) Handik honenbeste garrenean, Prieto ministro zala, Bustamante eta Patxo Gangoiti joan ziran Madrilera, eta lortu eben Deriotik Gel¬doetarako bidea egitea.
Kaminoaren ganean –beste gai batzuk dirala-eta be badaukaz– Bi¬toriano Bolunburuk bertsoak atara zituan. Harrigarria da Derion, Zamudion, Lezaman, zenbat ordukok dakizan buruz famako kopla horreek:
Atara behar dodaz
bertso bat edo bi
Geldoko karninoan
eskarmentagarri.
Hasi nazen ezkero
esan baragarri
publikatzera noa
Euskal Herriari.
Zamudion jaiota
Zubietan hasi
orain nago eginda
Solondo erosi.
Bertsoko kontuetan
sarri ibillie
Jaungoikoak emonta
badekot grazie.
Ezpada borreu eitten
neure memorie
esplikeu gure neuke
paseu dan guztie.
Hasi Derion eta
Geldoetaraino,
kaminoa marketa
atxinerik dago.
Hamasei etxe dagoz
barriotxu batian
kamiñorik ez dala
legua bat bidian.
Eskatu bihar zala
akordau giñian
bai eta lograu bere
guztion artian.
Guztiok batu eta
trateu eintte dago
Saratzeko trokatik
Kamiñoa ekarteko.
Saratzetik kamiñoa
eiteko ekarri
papelian kostata
ein euskun imini.
Injiñerue bere
señor don Rikardo
haraxe ekarriko deuela
esan eintte dago.
Saratzetik kamiñoa
ez bada egiten
ez etorri gugana
kontuek egiten.
Guztiok egon ginen
papela egiten
Rikardo euki gendun
eskribidu eiten.
Ederto arregleute
joan ginen etxera
denpora handi harik
ein euen atzera.
(----)
Agur eta adios
neure laguneri
kontentu ederrían
holantxe nago ni.
(Liburu egilearen oharra: Alejandro eta Santi Etxebarriak abestu eta papeleratuko koplak dira. Danak ez ditugu ekarri hona. Berez, berrogeirainoko bilduma osotzen dabe. Eta Pospolinek dino: hurrengoan musika eta guzti ekarriko doguz, berezko doinu eder horregaz kantau eta zabaldu dagiguzan).
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).