Hainbat lan egingo dira Lauroetan

a: josuandoni.eus 2024ko urt. 17a, 10:40

Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere webgunearen bidez jakinarazi duenez, datozen asteetan 2024ko udal-aurrekontuak sartuko dira indarrean, eta horrekin batera hainbat lan egingo dira Lauroeta auzoan. Alkatearen hitzetan, San Migel plazako bankuak aldatuko dira, baita zenbait gurutzetako ispiluak ere. Era berean, piboteak ipiniko dira, ibilgailuak ez aparkatzeko, udal-errepidea eta irteera arriskutsuetako seinaleak margotuko dira, eta udal-bideko baranda aldatuko da. Bestalde, eguraldia lagun denean, frontoietan egindako pintadak kenduko dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).