Domeka borobila Uriarte Gordon neba-arrebentzat

Mikel Reina Barros 2026ko martxoaren 23a

Sondikoztarrek txapela jantzi zuten domekan, martxoak 22. Aialak Emakume Master Cup txapelketako promesa mailako txapeldun izendatu zen Galardirekin batera. Adrianek, aldiz, Zarauzko II. Eskupilota Txapelketa irabazi zuen Segurolarekin. Biak ala biak Lezamako Pelota Klubeko pilotariak dira.

Bete-betekoa izan da domeka Sondikako Uriarte Gordon familiarentzat. Aialak, Galardirekin bikote osatuz, 18-10 irabazi zieten Eibarko Astelena pilotalekuan Galdos eta Berasaluzeri. Txapeldunek bikote bezala asko batu zutela esan dute antolatzaileek, “Galardi atzean oso zorrotz aritu zen eta Uriartek aurrean tantoak ederki amaitu zituen”. Aurrean, Onintza Galdosek “lan txukuna” egin zuen arren, Berasaluzek ez omen zuen bere egunik onena izan.

Zarautzen, Adrian anaiak lan gehiago egin behar izan zuen senior mailako txapela janzteko. Gazteleku klubeko Segurolarekin batera, 22-16 hartu zituzten mendean Markina-Xemeingo Egurrola eta Buruzgain klubeko Okiñena.