Ez dezatela pentsa kanpaina txar horiek gorputza baino zerbait gehiago dantzan jarriko duenik. Dirua duenak, dirua gasta dezake bideoklipak eta kantak egiten euskara “dibertigarria†dela erakutsi asmoz. Baina, agian, dirudunak ez du hortik haratagokoa lortzen; barrutik egin beharreko lanaz ari naiz. Dirutza joaten da aurpegia eta azalekoa apaintzen, baina nola dago barrena? Nor arduratzen da euskara politika errealaz? Benetan dirua izan, eta sasi kanpaina hauekin euskararen aurpegi “garbia†erakutsi nahi duten horiek?
Oinarriko lana zer den ahaztu egiten zaie piramidearen goiko puntan daudenei. Nola maite euskara, beraien artean ere ez badute hitz egiten? Nola maite euskara, elkarlanik ez badute maite? Nola maite hizkuntza, bihotza beste nonbait badute? (Hor, nonbait, negozioa nagusi den munduan).
Pixka bat da egunero-egunero pare bat orduz euskaltegira doan langilea. Pixka bat da euskara irakasteko baino askoz gehiago dela erakusten duen irakaslea. Pixka bat da herrietan euskara elkarteek eta bestelakoek ezarritako dinamikak, guztien artean jarritako harri txikiak. Eta pixka bat da saiatzea, maitatzea eta euskaraz gorputza soilik ez, arima ere dantzan jartzea.