Bai, nik ere euskaraz bizi nahi dut. Egunero saiatzen naiz, baina ahalegina egin arren, ezinezkoa zait batzuetan, inguruan zailtasun ugari topatzen baititut sarri.
Kokoteraino nago betiko oztopoekin! Zergatik ez da normal hartzen koadrila batean sei lagunetatik batek euskaraz jakin ez arren, beste guztiak euskaraz normaltasunez jardutea? Nire ustez, hori ez da edukaziorik eza, hori normalkuntza falta da.
Zergatik ezin dugu euskaraz egin anbulatorioan, tabernan, dendan edo okindegian? “Egun on!†esan eta “Buenos dÃas†erantzun beharra ere! Bada marka gero! Eta oraindik ere zergatik ez digute behar bezala erantzuten euskaraz administrazio publikoetan? Hainbeste ahalegin egin ondoren, lanpostu publikoetako betebehar linguistikoak “titulitisarekin†baino ez dira betetzen. Herritarron hizkuntza eskubideak non daude?
Ez dezagun gure burua engaina, gure hizkuntza erabiltzen ez badugu eta erakunde publikoek hizkuntza-politika eraginkor bat bultzatzen ez badute, euskara heriotzara kondenatzen ari gara. Utz ditzagun, beraz, konplexuak alde batera eta eman ditzagun urratsak gure hizkuntzaren alde! Euskaraz bizi nahi dugunez, erabili eta aldarrika dagigun!