Lejarragak Ameriketan debutatuko du

Aikor aldizkaria 2017ko api. 11a, 10:13
a: Jon Goikouria Larrabeiti

Ekaina aldera, Morgako Errebolberrak DiBella Entertaiment enpresako Lou DiBella promotorearekin debutatuko du AEBetan: “Lou DiBella gutaz fidatzea sekulakoa da niretzat. Duela urte batzuk imajinaezina zen Estatu Batuetatik Morgako ni bezalako mutil batean fijatzea. Amets bat bizitzen ari naiz”, aitortu du Kerman Lejarragak.

 

“Harro egoteko modukoa da Lou DiBella bezalako promotore batek gure boxealariarengan pentsatzea. Kontratuaren baldintzak ezinhobeak dira”, adierazi du boxealariaren entrenatzailea den Txutxi del Vallek. Estatus berezia izango du Morgako boxealariak, orain arte egindako ibilbidea ikusita: “Ez zait gustatzen boxealari askorekin sinatzea. Ilusioa ematen didaten boxealarien alde apostu egiten dut soilik”, adierazi du New Yorkeko promotoreak. Munduko titulua eskuratzeko pausu egokiak eman nahi ditu DiBellak. 

“Estatu Batuetan hasiko da Kerman zortzi edo hamar asaltuetako borroketan hasiko da ameriketako publikoak ezagun dezan. Astiro-astiro hastea nahiago dut: ez litzaidake inportako Lamont Peterson bezalako borrokalarien aurka aritzea, Welter pisuan kalitate handia dago orain-eta. Baina Kermanek duen aurrera egitea zer nolakoa den ikusita, hemendik gutxira geldiezina izango da”, adierazi du Del Vallek.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).