Euskerearen Erabilera Plan barria (2018-2022) onartu dau Txorierriko Zerbitzuen Mankomunidadeak

Aikor aldizkaria 2019ko ots. 8a, 09:33

Abenduaren 26an, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunidadeko osoko bilkurak Euskerearen Barne Erabilera Plana onartu eban. Aurreko planen ildoari jarraituz, eta izenak salatzen dauan lez, plan honen helburu nagusia da Mankomunitateko administrazinoak, ahoz eta idatziz, euskeraz emoten dauan zerbitzua hobetzea. 

Plan honetan, ganera, euskerea zerbitzu-hizkuntza izatetik lan-hizkuntza izateko bidean jarri gura da.

Plan estrategikoa da onartu barri dana, eta marko orokorra zehazten dau. Bertan, Plangintzaldi honetarako helburuak, kontuan izango diran oinarri nagusiak, diagnostikoa eta hizkuntza-irizpideak jasotzen dira.

Diagnostikoa egiteko, BIKAIN ziurtagiriaren metodologia erabili da. Holan, ondo zehaztutako adierazleak (helburuak) egongo dira, aurrerago be erabili ahal izango diranak, geure administrazinoan euskerearen erabilerak gora edo behera egiten ete dauan neurtzeko.

Plangintzaldi honetako barrikuntzea da urtero kudeaketa plan bat onartuko dala, langileakaz adostu ostean. Bertan, ekintza zehatzak eta egingarriak jasoko dira: batzuek erakunde osoari eragingo deutsie; eta beste batzuek, barriz, arlo jakin bati baino ez.

Edozelan be, geure administrazinoan euskerearen erabilerak gora egitea bilatzen da.

Mankomunidadeak Erabilera Plana onartu dauan lez, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunidadea osatzen daben sei udalek be plan bana onartu dabe. Horrek, norabide beretsuan jarduteko eta sinergiak sortzeko aukerea zabalduko deusku.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).