Mihura

t: Txiribita 2021ko abe. 23a, 10:00

Zurtoin berdea eta oso adarkatua du, hosto kontrajarriak eta berde horixkak. Landareak forma biribila du. Ezin da lu­rrean hazi, sustrairik ez duelako; be­raz, mihura ia parasitoa izango balitz mo­duan hazten da zuhaitz eta zuhaixka batzuetan, hala nola sagarrondoetan, ma­dariondoetan, zumeetan eta haritzetan. Api­rilean eta maiatzean loratzen da eta baiak udazkenean heltzen dira. Udan eta udazkenean batu behar dira, solstizioak hur­bil daudenean. 

Landare diuretikoa da, oso ona biho­tzerako eta odol-zirkulaziorako. Tentsioa erregulatzen du: tentsioa altu badugu, la­gungarria da hark behera egiteko, eta baxu badugu, gora egiteko. Ez ditugu bere baiak hartu behar, toxikoak dira eta; hortaz, adarrak eta hostoak erabiliko ditugu. Horretarako, infusio hotza egingo dugu (ez da landarea egosi behar). Baiak kendu, eta hostoak eta zurtoinak urez betetako edalontzi batean jalkiko ditugu gau osoan. Goizean edalontzi bat infusio hartuko dugu, eta gauean beste bat. 

Mihuraren fruituak egoki-egokiak di­ra mendian edo egun hotzetan izan ohi diren gorputz-atalen izozketei aurre egi­teko. Beraz, konponbide ezin hobea da alpinistentzat, eskiatzaileentzat eta ho­tza dagoenean mendian dabilen edono­ren­tzat. Izozten ari den gorputzeko edozein ataletan erabil daiteke: sudurrean, eskue­tan, hanketan… 

 

Errezetak

Pomada egiteko: baiak xehatuko ditu­gu, eta olioarekin nahasi. Maria bainutan berotuko dugu tarte luze batean eta su eztian; 30-40 minutu inguru. Sutatik kendu, eta iragazki bat erabilita iragaziko dugu mihuraren abarrak kentzeko. Olioa ontzi garbi batean ipiniko dugu. Bestalde, mihura-ardoa egin daiteke. Prozesua hau da: ardo zuri litro batean 40 g hosto ipini behar dira, eta zortzi egunean beratu. Azkenik, ardoa iragazi behar da. 

 

Kontraindikazioak 

Baia zuriak toxikoak dira ugaztun­en­tzat, baina ez herbiboroentzat. Landare hau arriskutsua izan daiteke, kantitate handia hartzen bada. Era berean, ez da irentsi behar, ondo ezagutzen ez bada, eta gomendagarria da medikuari jakinaraztea hartzen gabiltzala. 

 

Bitxikeriak

Landara ikertzen dabiltza, minbiziaren aurkako propietate handiak baitu. Modu korapilatsuan eta bitxian ugaltzen da. Izan ere, mihura ez da berez hazten eta, era berean, guk landatzen badugu, ez da ateratzen. Txoriak dira mihura ugaldu dezaketen bakarrak: fruituak jaten dituz­te eta haziak zuhaitz batetik bestera erama­ten dituzte. Mihura nahi baduzu, zaindu txoriak! 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).