Herbarioa

Aza

t: @txiribitakosmeo / a: www.rtve.es 2023ko urt. 4a, 14:42

Brassica oleracea. Aza aspalditik lan­datzen da mundu osoko ortuetan. Gaur egun oso preziatua ez den arren, ikuspegi dietetikotik eta medizinaletik dauden lan­darerik onenetarikoa da; kipula, limoia, ba­ratxuria eta azenarioa bezala. Hostoak klo­rofilan aberatsak dira, eta hortaz, mag­nesioan. Gatz mineralak ere baditu, eta A, C, E, U eta K bitaminak. Bestalde, bir­mineralizatzailea da, arazgarria, diu­re­ti­koa eta energetikoa. Anemia eta dia­be­tesa prebenitzen ditu, eta digestioa erre­gulatu.

Sukaldean

Hainbat plater prestatzeko erabili de­zakegu. Gordin ere erabili dezakegu en­tsaladetan, zopetan, eltzekoetan eta oz­pinetakoetan; adibidez, chucrut-a da era naturalean ontzen den aza eta ohi­koa da Alemanian eta inguruko he­rrial­de­etan. Gaixorik gaudenean hartzea go­mendagarria da, edo anemiarik edo min neuralgikorik badugu. Hobe da gordin hartzea, bere ezaugarriei eusteko; hala ere, aza egosia ere ona da digestiorako eta organismo osoan du eragina.  

 

Propietate sendagarriak

–Digestioa hobetzeko, egunero hartu behar da edalontzi bat aza-ur.

–Gastritisa eta urdaileko ultzerak arin­tzeko, eta sintomak ditugula, aza egosi, eta egunero hiru aldiz har dezakegu ka­tilukada bat salda. Era berean, edalontzi bat edo bi aza-ur har dezakegu. 

–Erreduretan aza-zapia ipini dezake­gu, haiek arintzeko. 

–Bronkitisik, marrantarik edo eztulik ba­­dugu, edo ahotsa galdu edo anginak han­dituta baditugu, aza-jarabea hartu de­zakegu: gehienez sei koilarakada handi egu­ne­ro.  

–Orbaintzailea da, eta bakterioen kon­tra­koa. Orokorrean, minak arintzeko era­bili de­zakegu, hala nola lunbagoa eta zia­tika arintzeko. Beste aldetik, aza-ka­ta­plasma era­bili dezakegu gaizkoatu di­ren zauriak sen­dotzeko.  

 

Errezetak

–Ur egosia: Lapiko batean ipiniko du­gu litro bat ur eta aza-hosto bat edo bi. Egosten denean, sua amatatuko dugu eta 10 minutuan izango dugu jalkitzen. Ez du­gu sutan denbora luzean eduki behar, propietate asko galduko ditu eta.

–Ura: litro erdi uretan aza-hosto bat ipini­ko dugu, eta likidotu; limoi-tanta ba­tzuk gehituko ditugu. 

–Xarabea: aza-hostoak zukutuko di­tu­gu, oihal bat erabilita iragazi, eta azukrea edo eztia gehituko dugu (pisu bera). Egosi egingo dugu, eta hozten utzi. Botilatu egingo dugu.  

–Zapia: aza-hostoak zuzenean ipiniko ditugu azalean, zaurian edo ultzeran. 

–Kataplasma: aza-lore bati edo ba­tzuei nerbio nagusia kenduko diegu, eta arrabol edo botila batek lagunduta za­pal­duko ditugu. Plantxarekin, esaterako, be­rotu ditzakegu. Minduta dugun gunean ja­rri dezakegu, eta apositu batez lotu. Era­bili dezakegu giharretako minetarako, erreumarako, lunbagorako, gotarako, zia­tikarako, kolpeetarako eta hesteetako edo gibeleko minetarako. Gaizkoatu diren zau­riak osatzeko baliagarria da, ultzera bari­zedunak, hemorroideak, abzesuak, aknea eta ekzemak.   

 

Ortuan

Hobe da oso lur ongarrituetan eta bustietan landatzea. Azak lurreko eli­kagai asko hartzen ditu eta horregatik da gomendagarria ortuan sarritan lekuz al­datzea. Era berean, kontu handiz ibili be­har da izurriteekin, bereziki beldarrekin eta azaren herniarekin. Erabiltzen ez di­tugun hostoak eta hondakinak baliatu di­tzakegu untxiei, txerriei eta etxeko he­gaztiei jaten emateko. 

 

Bitxikeriak

Orain dela 4.000 urte baino gehiago hasi zen aza landatzen. Txinatarrek ikasi zuten azak gatzunetan kontserbatzen eta horrela elikatu ahal izan zituzten Txinako Hesi Handia egin zuten milaka langileak. 

 

Kontraindikazioak

Ezin dute hartu hipotiroidismoa du­ten pertsonek, ezta odol-koagulazioa al­datzen duten botikak hartzen dituztenek ere. 

 

Hartu ondo ezagutzen duzuna, neurriz eta soilik lekuan asko ba­daude. Utzi beti zerbait, eta ez atera landarea sustraitik. Ez moztu loreen % 20 baino gehiago, zuhaitzak edo zuhaixkak badira. Ez jaso gune ba­bestuetan edo parke naturaletan. Hartu dezakezu larreetan eta autorik pasatzen ez den bide-ertzetan, gol­datu gabeko basoetan, toxikorik erabiltzen ez den ortuetan eta lo­ra­tegietan; INOIZ EZ batu areketan, fumigatutako landetan eta ibaiertz kutsatuetan. Hartu goizean. Erabili es­kularruak…

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).