Kalabaza

@txiribitakosme 2023ko urt. 25a, 10:54

a: Santiago José Calvo (www.pexels.com)

Curcubita pepo L. Guztiok ezagutzen dugu kalabaza, eta, beraz, ez da beha­rrezkoa azaltzea nolakoa den. Barietate ba­tzuek Ekialde Ertainean dute jatorria, eta beste batzuek, Amerikan. Gaur egun ba­rietate asko daude eta mundu osoan landatzen dira. Oinarrizko osagarria da su­kaldean; hala ere, ekarpen gehiago egin diezazkiguke.

Propietate dietetikoak

Kalabaza A bitaminan oso aberatsa da: bitamina hori ezinbestekoa da ikus­men ona izateko. Egunean 100 gramo ka­labazak ematen digu behar dugun ba­lio osoa. Era berean, aberatsa da hu­rrengo bitamina eta mineral hauetan: C bi­tamina –antioxidatzaile handia dena–, ko­brean, manganesoan, B6 bitaminan, mag­nesioan eta fosforoan. Bere kolore la­ranjak adierazten duenez, oparoa da be­ta-katotenoetan, lagungarriak dire­nak prebenitzeko bihotzeko gaitzak eta za­hartzeari lotutako endekatze-pro­ze­su as­ko. Halaber, flabonoide asko di­tu, erra­dikal aske txarrak suntsitzen dituz­tenak. Trip­tofanoa ere badu, lasaigarria de­na eta loa hobetzen duena; hortaz, ideia ezin hobea da kalabaza-krema afaltzea. Gainera, zuntz gehien duen barazkietako bat denez, oso gomendagarria da hes­te-iga­rotzerako. Beste aldetik, haziak abe­ra­tsak dira nutriente askotan, hala nola fos­foroan, zinkean, magnesioan, E eta A bi­taminetan, proteinetan eta omega-3 gantz-azidoetan; azken horiek behar-be­ha­rrezkoak dira burmuina eta nerbio-sis­te­ma ondo ibiltzeko. 

 

Sukaldean

Barazki hau modu askotan prestatu dai­teke. Izan ere, esan moduan, mundu osoan landatzen da eta kultura bakoitzak bere ohiturak ditu. Mamia erabili dai­teke gisatuak, lapikokoak, pureak eta zo­pak egiteko; lurrunetan eta labean ere egin dai­teke. Halaber, gozokiak pres­tatzeko era­bili daiteke, esaterako, kon­pota, mar­me­lada, irabiatuak eta tar­tak. Kalabaza-lo­reak gozo-gozo dau­de, irin-pastan pasatu eta frijituz ge­ro: gosegarri moduan hartu dai­tez­ke. Bestalde, aurreko lerroetan ai­pa­tutako nutrienteak direla eta, oso go­mendagarria da haziak hartzea: en­tsa­la­detan edo mazedonietan erabili dai­tezke, edo pipitak moduan jan. 

 

Propietate sendagarriak

Beste propietate batzuen artean hau­ek aipatu daitezke: lasaigarria da, diu­retikoa, laxantea, bihotzerako biz­kor­garria, erremineralizatzailea, antidia­rrei­koa, hormonetarako bizkorgarria eta afrodisiakoa. Kalabazaren mamia errea edo egosia hartzeak eragin diu­re­tiko eta hantura-kontrako arina du. Go­men­da­garria da giltzurrunetako gai­tzak, he­mo­rroi­deak edo digestio-ara­zoak –bi­hotzerrea, digestio astunak edo ido­rreria– dituztenentzat. Idorreria larria iza­n­ez gero, goizean, baraurik, mamiaren ura hartu daiteke azukre apur batekin. 

Haziak bermifugoak dira; hau da, pa­ra­sitoak heste-hormetatik aska­tzen lagun­tzen du (behin askatuta, libra­garriak hartu behar dira). Ezin hobea da hezte-zizareak dituzten umeentzat: haziak eta apur bat ur edo esne erabilita egin daitezke ahiak.  

Insomniorako edo gernubideak han­di­tu­ta izanez gero, pipitak egosi dai­tez­ke (oskola kenduta), eta uretan edo esnetan xehatu; errezeta hori pros­tatarako bizkor­garria ere bada. 

Azkenik, erredurak, hanturak eta ab­zesuak tratatzeko, hosto garbiak eta txi­kituak erabilita txaplatak egin daitezke; erre­duretarako eta kolpeetarako ere era­bili daiteke txikitutako mamia, eta na­rritadurarik izanez gero, mamiari al­men­dra-olio apur bat gehitu ahal zaio. 

 

Erabilera kosmetikoak

Kalabazaren mamia erabilita pres­ta­tu daitezke aurpegi-maskarak, aza­la hidratatzeko, leuntzeko eta sakon gar­bitzeko. Era berean, baliagarria da erre­durak arintzeko eta puntu beltzak ken­tzeko. Kalabazaren hazien olioa da gantz-azido esentzial gehien duen lan­da­re-olioetako bat, eta gomendagarria da azal siku, ezkatadun, arrakaladun eta hel­duetarako, eta larruazaleko ildoak txi­kitzeko. Kalabaza-maskara hidratatzailea eta esfoliatzailea

Osagaiak: koilarakada bat kalabaza-pu­re (ura erabilita bakarrik egina), ka­la­bazaren hazi ehoak, koilarakada bat al­mendra-olio, edo koko-olioa, oliba-olioa… Nahi izanez gero, koilarakada txiki bat kanela edo intxaur muskatu ere erabili dai­teke. Osagaiak nahasiko dira, pasta ho­mo­geneo bat lortu arte. Aurpegian 15-20 mi­nutuan izango dugu. Noizean behin ma­sajea emango dugu. Ur epelarekin gar­bituko dugu. 

 

Ortuan

Bazka-kalabaza ganadua elikatzeko: txe­rriak gizentzeko erabili daiteke, eta be­hiek esne gehiago emateko. Euliak eta el­txoak animalietatik urrun egoteko, abe­reen ilajean kalabaza-loreen ura ezarri dai­teke. 

 

Bitxikeriak

Kalabaza-barietate asko daude: hain­bat tamainatako eta formatakoak, guk ja­teko; ganadurako bazka direnak; eta go­zokitarako kalabaza, Curcubita maxima, go­zogintzan aingeru-adatsa egiteko era­biltzen dena. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).