herbarioa

Kipula

t: @txiribita_kosmetika 2023ko mar. 21a, 11:52

Allium Cepa, l. Jatorriz Persiakoa eta Ekialde Ertainekoa da, baina mundu osora zabaldu da. Autokontsumoko laborea da eta elikadura-burujabetza sustatzen du. Berakatza eta porrua bezala, liliazeoen familiakoa da. Lurpeko erraboila da: lehen urtean erraboila sortzen da (kipula), eta bigarren urtean zurtoina sortzen da, loratzen da eta fruitu ematen du (haziak).

Ezaugarri dietetikoak

Sukalde tradizionalean ezinbestekoa da eta oso nutrizio-balio handia du: glu­kosido sulfurodunak, entzimak, oli­go­elementuak (potasioa, burdina, su­frea, kaltzioa, fosforoa…) A, B, C eta E bi­taminak, flabonoideak eta glukozinina, ba­tzuk aipatzearren. Egunero kipula bat jatea osasungarria da, eta hura pres­ta­tzeak negar apur bat eragingo digun arren, epe luzera zoriontasunez eragingo di­gu barrea.

Kipula-marmelada:

Kipula juliana eran ebakiko dugu eta uretan egingo dugu, harik eta biguntzen den arte. Birrinduko dugu. Kipula kilo ba­koitzeko 400 gramo azukre botako dugu eta limoi erdia; gainera, nahi izanez gero, gatza eta piperra ere bota ditzakegu. Nahi dugun testura lortu arte kozinatuko dugu, eraginez, itsasi ez dadin. Poteratuko dugu, eta kontserbatu nahi izanez gero, Maria bainuan egin.

 

Ezaugarri sendagarriak

Aparteko antibiotikoa da infekzioa era­giten duen bakterioen aurrean. Gaine­ra, bere eragin antibiotikoagatik, antiin­flamatorioagatik eta mukolitikoagatik (mu­kiak kanporatzea errazten du), kipula ezin hobea da arnas gaitzetarako: eztula, sinusitisa, faringitisa, laringitisa, bronkitisa eta asma. Diuretikoa eta arazgarria ere bada: txizaren azidotasuna txikitzen du eta, hortaz, lagungarria da azido urikoa eta metabolismoaren beste hondar toxiko batzuk kanporatzeko. Era berean, odola garbitzeaz gaine­ra, odol-zirkulazioa hobetzen du, eta glukosa-maila txikitu. 

Bestalde, metabolismoa aktiba­tzen duten eta odola sortzea eragiten du­ten entzimak ditu, eta horregatik da organismoaren bizkorgarria eta la­gun­tzen dio di­ges­tioari. Burdina eta oli­goelementuak ditu, eta bere eragin antibiotikoa eta antiseptikoa direla-eta erregulatzen du hesteetako flora eta us­teltze-prozesuak gelditu. Digestio-ja­ria­kinak areagotzen ditu (gastrikoa, hes­te­etakoa eta pankreakoa) eta la­gun­tzen die digestioari eta nutrienteak har­tzeari; hala ere, ez da gomendagarria hiperaktibitatea eta urdaileko ultzera du­tenentzat. Azkenik, gibelaren funtzio me­tabolikoa eta desintoxikatzailea biz­kor­tzen du, eta organismoari eragiten dion bi­ziberritzeagatik esaten da afrodisiakoa dela.  

 

Kanpoko erabilera sendagarriak

Faringitisa edo anginak handituta ba­ditugu, gargarak egin ditzakegu egos­keta-salda erabilita. Halaber, kipula ego­siaren kataplasma edo zuku freskoaz bus­titako konpresak ipini ditzakegu hauek sendatzeko: zauriak, furunkuluak, erro­itzak, aknea, abzesuak eta erredurak; izan ere, horiek infektatzea saihesten du eta orbaintzea azkartzen du. Abzesuak umotzeko, gainera, zuzenean ipini dai­tez­ke egositako kipularen geruzak. In­tsektuen eta liztorren ziztadak arintzeko ere azalean zuzenean igurtzi dezakegu ki­pula.  

 

Barruko erabilera sendagarriak

Kipula-xarabea hartu dezakegu ar­nas gaitzak arintzeko. Xarabea egi­te­ko, zenbait kipula-xerra ur apur ba­tean egosiko ditugu, eta ezti edo azu­kre nahikoa botako dugu; ore homogeneo bat egingo dugu, eta koilarakadaka hartu.

Ahal den guztietan eta urdailak mi­nik hartzen ez badu, gordin hartuko du­gu, eragin handiagoa du eta. Ebaki edo birrindu dezakegu, eta entsaladetan har­tu olioz eta limoiz onduta; osagarri mo­duan ere hartu dezakegu. Gomendioa da egunero gutxienez kipula ertain bat hartzea; gehieneko dosia tolerantziaren araberakoa da. Beste aldetik, kipula egosia edo errea hobeto onartzen da, baina prin­tzipio aktiboen zati bat galtzen da: ba­tez ere eragin antibiotikoa murrizten da. Egosketa-salda edan dezakegu, eta era­bilera sendagarrietarako, egunero biz­pahiru kipula egosi edo erre hartu dai­tezke. 

 

Erabilera kosmetikoak

Ilea haztea estimulatzen du, eta azala leuntzen eta edertzen du. Azala garbitzen du eta oso gomendagarria da aknea eta pikortak hobetzeko: azalean kipularen ge­ruza egosiak eta epelak jar daitezke. Emai­tza hobeak izateko, kanpoko erabilera eta barnekoa uztartu daitezke. 

Ilerako kipula-espraia:

Ontzi batera katilukada bi ur bota, eta su motelean bi kipula txiki egingo ditugu 15 minutuan. Hozten denean, iragazi, eta esprai-burudun ontzi batean sartuko dugu. Egunean behin zipriztinduko du­gu ilearen sustraiaren gainean, eta ha­tzamarrez leunki igurtzi.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).