Martxoaren 8an amaituko da Gurot lehiaketan izena emateko epea

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 26a

Kultura unibertsala eta euskal kultura euskaraz sustatzen duen aplikazio interaktiboa da Gurot eta 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da. Hiru laguneko taldea osatu beharra dago eta Txorierri eskualdeko bi talderik onenek sariak lortuko dituzte.

Izen ematea esteka honen bidez osatu behar da eta azken eguna martxoaren 8a da. Lehiaketa martxoaren 9tik apirilaren 13ra jokatuko da eta finala apirilaren 24an izango da San Mamesen. Sariei dagokionez, Port Aventura, Warner Park edota Athleticen Museorako sarrerak lortu daitezke.