Uztailerako egitaraua argitaratu du Hori Bai gaztetxeak eta horien artean dago Olaia Inziarteren kontzertua, hilaren 20an, domekan, 21:00etan izango dena. Sarrerak egunean bertan salduko dira eta 8 edo10 euroren prezioa izango dute. Horretaz aparte, Gazte Eguna prestatzeko saioa antolatu dute gazteek uztailaren 9rako; Boxeo tailerra, hilaren 10rako 19:30etan, eta Hori Bai Eguna, uztailaren 31rako.
Olaia Inziarte egungo euskal abeslari ezagunenetakoa da, eta bere azken bilduma, zerrautsa, aurkeztuko du Larrabetzun. 14 abestik osatzen dute album goxo bat, artista ezagutzeko aukera ematen duena. Gurera heldu baino lehen Gernikan edota Hondarribian egongo da, eta Txoerrin egon eta gero Hatortxu Rock festibalera joango da.
Gazteak elkarrekin
Horretaz aparte, Hori Bai Gaztetxeak bat egiten du ‘Gaztetxeak aurreara’ Bizkaiko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketarekin, uztailaren 12an Gernikan egingo dena.