Uztailaren 11tik 13ra arte lezamarrek Goitioltzako jaiak ospatuko dituzte, horretarako auzoko jai batzordeak egitarau zabala antolatu du musika, janari, kirol eta bertsolaritzarekin. Protagonisten artean daude Xaibor, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes edota Atrikipunk taldea.
Uztailak 11, barikua
20:00etan izango da txupinazoa, baina hori baino lehen,18:00etan, umeen jolasak eta Goitioltzako Goxua Txapelketa izango dira. 19:30etan txupinazora begira dultzaineroak kaleak girotzen hasiko dira. Jaiei hasiera eman ondoren 21:00etan umeentzako Xaibor diskofesta egongo da eta gaueko 23:00etan DJ Puntz entzuteko aukera egongo da.
Uztailak 12, zapatua
Egun osoko plangintza du Goitioltzako Jai Batzordeak zapaturako, paellak izango dira eguneko protagonistak eta 10:00etan aulki eta mahai banaketa egingo da; horiek eskatzeko azken eguna uztailaren 9a da, eta 12 euroren truke mahai bat eta 6 aulki emango dira. 10:30etan Zorribikek antolatutako bizikleta martxa ospatuko da, hori eta gero , eguerdiko 12:00etan Kurutze dantza taldearen emanaldia izango da. 13:00etan hasiko da paelletarako izen-ematea eta 14:00etan paellak aurkezteko unea helduko da, jarraian sariak banatuko dira.
Arratsaldez, eguraldiak ez badu oztopatzen, umeentzako ur puzgarriak irekiko dira 17:00etan, eta ordu erdi beranduago hasiko da nagusientzako leihaketa, zeinetan helduak zutik jarritu behar duten haiek botatzen saiatuko den puzgarri batean. Musika ez da helduko 20:00ak arte, Txerokiak musika taldearen eskutik. Hori eta gero Atrikipunk kontzertuaren txanda izango da eta amaitzeko, 00:30etatik aurrera DJ Zatzaz-ek gaua girotuko du.
Uztailak 13, domeka
Jaiei amaiera emateko Bertso Txakoli Dastaketa izango da Zorrizketan euskara elkarteak antolatutakoa. Honetan parte hartuko dute Onintza Enbeita eta Arkaitz Estiballes bertsolariek.