Lezamako Trukezaleak elkarteak Truke eta Bigarren Eskuko Merkatuaren Azoka antolatu du zortzigarren aldiz, martxoaren 31rako. Azoka goizeko 12etatik ordu bietara ipiniko da Udaletxeko plazan; eta eguraldi txarra badago, pilotalekuan.
17:00 Satorjator ikuskizuna, Ene Kantak-en eskutik. Txinpasmendi gurasoen alkarteak antolatua.
Flamenko jaia. Martxoaren 31n, 17:00etan, Larrabarri baserrian. Udalak eta Piperdun elkarteak antolatua.
Perkusioa. Izena ematea: apirilaren 1a baino lehenago, berdintasuna@txorierri.eu helbide elektronikoan. Ikastaroa, apirilaren 5ean.
Bizkargi dantza taldearen kamisetak diseinatzeko lehiaketa. Epea: martxoaren 31ra arte.
Txepetxa AEK euskaltegiak 21. Korrikaren xehetasunak jakinarazo zituan barikuan, Loiun. Korrikak, euskararen aldeko herri lasterketa erraldoiak, apirilaren 4an urtengo dau Garestik eta, hamar egunean Euskal Herri osotik igaro ostean, Gasteizen amaituko da hilaren 14an. Korrikak ibilbide berezia egingo dau aurten Txorierrin: apirilaren 10ean birritan sartuko da bailarara, eta hurrengo egunean be gure lurra zeharkatuko dau.
Aurreko urteotan legez, Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak bat egin du Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainarekin. Ekintza Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du hamahirugarren aldiz eta euskaraz irakurtzea sustatzea du helburu. Maiatzaren 31ra arte egingo da.
Hiru Erregeen Mahaia. Martxoaren 29tik 31ra, Arroeta mendi taldearen eskutik.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 |