Laurogeita bi urte bete dira faxistak Larrabetzura sartu zirela, eta efemerideari lotuta hainbat ekitaldi antolatu dira ekainaren 19tik 28ra bitartean. Antolatze-lanetan hauek hartu dute parte: Larrabetzuko Udala, Larrabetzu 1937, Hori Bai, Aranzadi Zientzia Elkartea, Edestiaurre Arkeologia Elkartea.
Sondikoztarrak prest dagoz San Joan jaiez danak emonda disfrutatzeko, eta hango Udalak jai-egitarau oparoa antolatu dau txikiek, gazteek eta helduek ederto pasau dagien. Zapia lepoan jantzi, eta lau egunean zehar herritar guztientzako ekintzak egongo dira, esaterako jolas-parkea, gastronomia txapelketak, kirola, dastaketak eta dantzak. Era berean, alkarkidetzak lekua eukiko dau jaietan eta, zertan esan be ez, San Joan sua protagonista nagusia izango da.