“Larrabetzu oroimena” ekintza-programa

Aikor aldizkaria 2019ko eka. 18a, 10:20

Laurogeita bi urte bete dira faxistak Larrabetzura sartu zirela, eta efemerideari lotuta hainbat ekitaldi antolatu dira ekainaren 19tik 28ra bitartean. Antolatze-lanetan hauek hartu dute parte: Larrabetzuko Udala, Larrabetzu 1937, Hori Bai, Aranzadi Zientzia Elkartea, Edestiaurre Arkeologia Elkartea.

-Ekainak 19, 19:00etan, Anguleri Kultur Etxean: “Larrabetzu oroimena” udal proiektuaren aurkezpena.     

-Ekainak 21ean, 19:00etan, Anguleri kultur etxean: Indusketak, Burdin Hesian. Gaztelumendi, Laukiz eta Gamiz-Fika.

-Ekainaren 22an: Asturiar miliziano eta gudariei omenaldia. Kalejira, ekitaldia Bolunburun, bazkaria…

-Ekainak 26an, 19:00etan, Anguleri kultur etxean: “Euzko gudariak  kantaren lehen grabazioak 80 urte” hitzaldi-entzunaldia, Iñaki Berazategiren eskutik.

-Ekainaren 26tik 28ra, Hori Bai gaztetxean: Gerra Zibilari buruzko komikien erakusketa, Iñaki Berazategiren eskutik.

-Ekainak 28, 19:00etan, Hori Bai gaztetxean: Lucio Urtubia anarkistari buruzko Gerezi garaia komikia aurkeztea, Mikel Santos Belatzen eskutik.